IZKUTUTAKOA
Euskaraz hitz egiten dudanean
nire burmuina erbia da
eta mingaina dordoka
euskaraz mintzatzen naizenean
hiztegiak oporrak hartzen ditu
eta ezin dut esan
eskuek margotzen dutena
euskaraz hitz egiten dudanean
irtenbiderik gabeko
letra xehe beten enbutuan
denborak ihes egin ohi du
nire ahoaren espetxetik
noraezean, ipar-orratzik gabe
euskaraz mintzatzen naizenean
urduritasunak
kate ezkutu batera lotzen nau
baina
euskera amets dudan bitartean
bihotzaren ezpainek
biharko zerua musukatzen dute
eta euskalduna izateak
zer esan nahi duen
ulertzen dut
hegoak hegan egiten
gure etorkizuneko
sustraietarantz bidaiatzen
bide bakar batean lagunez beteta
euskarak
koloretako nortasuna oparitzen digu
euskalduna izan nadin
euskaraz hitz egiten
mintzatzen
eta amets egiten dudan artean
euskarak egiten nau.
Ibon Zubiela Martín
Kontzientzia ustea / Presunción de conciencia
Amargord Ediciones
No hay comentarios:
Publicar un comentario