Mostrando entradas con la etiqueta euskera. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta euskera. Mostrar todas las entradas

martes, 3 de diciembre de 2024

IZKUTUTAKOA IBON ZUBIELA MARTINEN POEMA BAT EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNERAKO

 






IZKUTUTAKOA



Euskaraz hitz egiten dudanean

nire burmuina erbia da

eta mingaina dordoka

euskaraz mintzatzen naizenean

hiztegiak oporrak hartzen ditu

eta ezin dut esan

eskuek margotzen dutena

euskaraz hitz egiten dudanean

irtenbiderik gabeko

letra xehe beten enbutuan

denborak ihes egin ohi du

nire ahoaren espetxetik

noraezean, ipar-orratzik gabe

euskaraz mintzatzen naizenean

urduritasunak

kate ezkutu batera lotzen nau

baina

euskera amets dudan bitartean

bihotzaren ezpainek

biharko zerua musukatzen dute

eta euskalduna izateak

zer esan nahi duen

ulertzen dut

hegoak hegan egiten

gure etorkizuneko

sustraietarantz bidaiatzen

bide bakar batean lagunez beteta

euskarak

koloretako nortasuna oparitzen digu

euskalduna izan nadin

euskaraz hitz egiten

mintzatzen

eta amets egiten dudan artean

euskarak egiten nau.




Ibon Zubiela Martín

Kontzientzia ustea / Presunción de conciencia


Amargord Ediciones


sábado, 2 de enero de 2021

TRES POEMAS DE EN LAS CIUDADES NAS CIDADES HIRIETAN DE BEATRIZ CHIVITE

 

 

 

 

IN KOMUNIKAZIOA

 

 

 

Batzuetan, paretaren bestaldean

haien borroka entzuten duzu

hizkuntz ezezagun batean hitz egiten dute.

 

Baina haien esanahia ulertzen duzu

edonork ulertzen baitu

oihu eta uluen hizkuntz unibertsala.

 

 

 

IN COMUNICACIÓN

 

 

 

A veces, al otro lado de la pared

oyes sus peleas

hablan en un idioma desconocido.

 

Pero entiendes el significado

porque cualquiera puede entender

el lenguaje universal de los gritos y los llantos.

 

 

—————————————————

 

 

PICASSO

 

 

 

Prismatiko batekin egiten zuen jolas itsasondoan

irudia, momentua eta garrasia puzzle bihurtu.

Gero pieza guztiak beste modu batean ipini

eta garrasia algara bihurtzen zen.

Bizpahiru pieza arean galtzen ziren

eta gero olatuak umearen oina harrapatu.

 

 

 

PICASSO

 

 

 

Jugabas con un caleidoscopio en la costa

convertías el momento, la imagen y el aullido en un puzzle.

Luego ponías todas las piezas de otra manera

y el aullido se hacía carcajada.

Un par de piezas se perdían en la arena

y la ola alcanzaba el pie del niño.

 

 

—————————————————

 

 

ZURIAREN ODA

 

 

 

Sotoan lehortzen den

arroparen usaina,

esnatzerakoan

zure ahoaren

zaporea

eta moja zaharraren

koleroak

txuriak dira.

 

Esan ez den guztia,

borobil baten barrena,

nire amonaren oroitzapena

eta jasmin te hotza ere

txuriak dira.

 

Txuriak dira nire bularrak

udaberrian

zerua marratzen duten

hegazkinen aztarnak

azalik gabeko lycheea

eta nire amaren hilea ere

txuria da.

 

Txuria da

Mediterraneoa gurutzatzen

hiltzen diren

gorputzen azala

estaltzen duen

gatza.

 

 

 

ODA AL BLANCO

 

 

 

El olor de la lavadora

recién hecha

que se seca en el sótano,

el sabor

de tu boca

al despertar

y la braga de una monja

son blancas.

 

Todo lo no dicho

el interior de un círculo

el recuerdo de mi abuela

y el té de jazmín

son blancos.

 

Blancos son mis pechos

en primavera

las líneas de los aviones

que rayan el cielo

un lichi pelado

y el pelo de mi madre

son blancos.

 

Blanco es

el salitre

que cubre los cuerpos

de los que mueren

queriendo atravesar

el Mediterráneo.

 

 

 

Beatriz Chivite

En las ciudades / Nas Cidades / Hirietan

 

traducción al castellano de la autora

 

Chan da pólvora & papelesmínimos