sábado, 28 de enero de 2017

37 GALDERA MUGAZ BESTALDE DUDAN KONTAKTO BAKARRARI, UN POEMA DE BERNARDO ATXAGA




37 GALDERA MUGAZ BESTALDE DUDAN KONTAKTO BAKARRARI

Esaidan, zoriontsuak al zarete mugaz bestaldeko biztanleak?
Kausitzen al duzue maitasunik sikira zuen maitatuen arteko ehundiko hogeitabost edo hogeiaren baitan, ala hemen
bezala
mutu al diraute telefonoak, bihotz mortuak bailiren gauez
gau
bihotz mortuak bailiren etxeko laberintoaren azkeneko
salan?

Zuen erresumako lurraldeen artean ba al dago Greenland
edota
Groenlandia deitutako parajerik? Ospelak al dira hango
haranak?
Ba al daude Shell konpainiako gasolinategiak, eta ez al dira
biltzen
tximeletak kolore horiko karrankaletan? Neguan ere ez?
Ez al du esistitu han Cenizas bezala firmatzen zuen espia
batek?

Esaidan, zoriontsuak al zarete mugaz bestaldeko biztanleak?
Ez al duzue karramarroekin ametsik egiten? Eta ume
itsuekin?
Tom Simpson ziklistarekin akordatzen al zarete inoiz? -nola
asfisiatu zen Aubisque mendian gora, nola bere elastikoak axedrez taula apurtu bat zirudien karreteraren harri
txintxarretan?

Mugaz bestaldean, hostoek ematen al diete babesa fruituei?
Ba al dago marrubirik? Arrain abisalek ba al dute aurresen-
tipenik
eguzkiaz, ba al dakite argia eta iluna hitzak bereizten?
Trena hartu eta egunaren trasparentzian izkutatu zen
jendeak,
azken unerarte gorde al zuen geldi zitekeeneko ilusioa?

Hala esan zaidan, haize boladetan datzala txorien halabe-
harra,
ba direla portua sekula arkitzen ez duten untziak itxa-
soan;
Zuek patua aipatzen duzuenean, zertaz ari zarete zehazki?
Lan seguru baten abantailaz? Edo laranjarekin jaten denaz,
sinpleki?
Otoi egiterakoan, gogoan izaten al dituzue desertuko
karabanak?

Asko al dira, asko al zarete mugaz bestaldeko erresuma
hartan?
Egunero kaletik ikusten dudan jende hau, han bizi al da?


37 PREGUNTAS A MI ÚNICO CONTACTO AL OTRO LADO DE LA FRONTERA



Dime, ¿Es feliz la gente allá al otro lado de la frontera? / Encuentra su amor respuesta en un veinte o veintidós por ciento de los casos, o como aquí / son mudos los teléfonos, corazones desiertos noche tras noche / corazones desiertos en la última habitación del laberinto?

¿Hay en vuestro reino, entre vuestros territorios, algún lugar / llamado Greenland o Groenlandia? ¿Son sombríos sus valles? / ¿Hay gasolineras de la compañía Shell? ¿Se acercan las mariposas hasta las conchas amarillas? ¿Ni aun en invierno? / ¿Nunca existió allí un espía llamado Cenizas?

Dime, ¿Es feliz la gente allá al otro lado de la frontera? / ¿Nunca soñáis con cangrejos? ¿Y con niños ciegos?
¿Os acordáis alguna vez del ciclista Tom Simpson, de cómo se asfixió en el Aubisque? ¿Qué me decís de la imagen de su maillot / como una tabla de ajedrez rota sobre la gravilla? Al otro lado de la frontera, ¿protege la hoja al fruto? / ¿Hay fresas?

¿Tienen los peces abisales presentimientos / acerca del sol? ¿Saben distinguir la palabra Luz de la palabra Sombra? / Aquellos que al tomar el tren, desaparecieron en la transparencia de la tarde, / ¿Hasta cuándo conservaron la ilusión de que podrían quedarse?

Se me ha dicho que para los pájaros no hay otro destino que el viento / y que hay barcos que jamás alcanzarán un puerto. / Cuando vosotros habláis del destino, ¿A qué os referís exactamente? / ¿A las ventajas de un trabajo seguro? ¿Quizás a lo que se come con salsa de naranja?
¿Nunca rezáis por las caravanas del desierto?

¿Son muchos, sois muchos los habitantes del otro lado de la frontera? / Esta gente que veo todos los días por la calle, ¿vive allá?

Bernardo Atxaga – Poemas & híbridos

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...